The Lurkers taldea 1976an sortu zen
Londresko mendebaldean, New York Dolls, MC5, The Stooges edo The Ramones
taldeen eraginarekin, eta punkaren aitzindarietakoa izan zen Britainia
Handian. Beggars Banquet zigiluan sartu zen lehen taldeetakoa izan zen,
eta "Shadow" lehen singlea garaiko klasiko bihurtu zen; John Peel-en
irratsaioan 1977ko hamabigarren abestirik onena bezala bozkatu zuten,
"Love Story" B aldea 31.a izanik.
Lehenengo diskoa "Fulham Fallout" izan zen, 1978an, eta 57. postura iritsi zen Erresuma Batuko arrakasten zerrendan. 1979ko urtarrilean "Just Thirteen" singlea kaleratu zuten, eta 2001ean, 'Mojo' aldizkariak betiko punk rock kanta onenen artean sartu zuen.
Zoritxarrez, taldearen bigarren diskoak ez zuen oihartzun askorik izan eta The Lurkers desegin egin zen zenbait urtez. 1982an berriro elkartu ziren, Clay Records diskoetxeak fitxatu zituen eta lau single eta disko bat argitaratu zituzten, baina berriz utzi zuten 1984an.
Urteekin
aldizka batu dira zenbait kide ezberdinekin, baina Arturo Bassick-ek
beti parte hartu du. "Freakshow", "I Don't Need to Tell Her", "Pills",
"Shadow" edo "I'm on Heat" bezalako klasikoekin, taldeak jotzen jarraitu
du. Ehundik gora abesti idatzi dituzte 1987tik, "26 Years" (azken
diskoa) bezalako lan txalotuak kaleratu dituzte; disko horretan dago
zaleek goratzen duten "Go Ahead Punk Make My Day".
Kontzertua hasteko Bilboko The Safety Pins taldeak gure ipurdiak aztinduko digute Punk-Rock zaplasteko batekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario