12 nov 2012

ON - HIL AIARI, azaroak 17

ON
http://onmusika.com/

Jauko Barik, Keike, Brankan eta Xarma taldeetan aritu eta gero aurten proiektu berria aurkeztuko digute. Itsaso Gutierrez (ahotsa eta gitarran), Denis Alberdi (baterian), eta Ibai Suarez (baxuan) hirukoteak osatzen du taldea. Donostia, Berriz eta Bermeokoak dira, eta Beizama dute geltoki. Rock melodikotik abiatuta hainbat errotan blaituriko musika jorratzen dute.

Itsasoren melodiek jendartean dauden hainbat kezkaren inguruko haserrea adierazten dute, emakumearen begiradatik eta kezketatik abiatuta; hala, euskal rockaren munduan maiz abandonaturik dauden hainbat arlotaz mintzo dira; bulimia, emakumeok jasandako tratu txarrak, emakumeok euren bizitza besteen zaintzan galtzeko joeraren inguruan, etab.

Emakumeek euskal rock munduan eredu eskasia handia dutela agerian da, eta talde honek hori bera eskaintzen digu. Bere sustraietan badu emakume konpositore, gitarra-elektrikojole, abeslari eta hizki-egilea. Jauko barik taldearen sorreratik, 1998tik rock munduan aritu dena.

Ikasle Abertzaleak-ek Kongresua egingo dute abenduan, eta ON taldeak prestatu du topaketa horretarako kanta, GFermin Muguruza eta Andoni Deliriumsen kolaborazio bikainekin. Laster entzungai izango duzue.

Udan, Donostiak IZANPIRATA lehiaketako irabazle suertatu ziren, eta aitzaki horrekin, Neu Nabigatzera kanta egin zuten, Fer “Apoa”ren kolaborazioarekin.

Uztaila eta iraila bitartean beraien lehen lana grabatu dute eta azaroan kaleratuko dute, 11 kanta bilduko dituen diskoa. Bilbon grabatu da, Koba estudioetan eta Xanpe teknikari. Estudio horietan euskal eszenako lan ezagun ugari grabatu dira: Zea Mays, PILT, Rafa Rueda, Txuma Murugarren, Berri Txarrak, Ama Say, Zein, Cobra, Gu ta Gutarrak...

HIL AIARI
http://hilaiari.bandcamp.com/

Hil Aiari 2011.eko irailean Enkarterrietan sortutako hardcore taldea da, Odolaz Blai taldeak etenaldi bat egiten duenen 7 urtetako ibilbideari amaiera emanez. 2012an grabatuko dute haien lehenengo lana, bazter guztietan aurkeztuko dutena