-kontzertueri buruzko kontuek-
Asike, Nuntxaku Gauak bizirik dau, Kapilien bizixe dau, eta bizixue be bai, kontzertuena! Eztau zahartzarorik ez zahar-etxerik, eztau zurrumurrurik ez kotilleorik, eztau DJ-rik ez antrokirik, gugaz akabako dauenik. Nuntxaku Gauek beti ezango die gaztiek, bizixek, zabalak eta negozixo bakuek.
Andramaixetan txosnie imiñi du Busti irratiagaz eta gura+haize fanziñiegaz batera. Borondate hutsegaz ibili de jentie bertan biherrien, eta ondo be elegante pasa du. Horreri danari, eskerrik asko. Eta eskerrak emoteko erarik hobiena, kontzertuek inoizkorik hobien organizetie ezango da, inoizkorik kalitate handixenagaz.
Txosnan batun dun diruegaz ekipue hobetuten jungo gara, argixetan, mikrofonutan eta baflietan gastakuz diruek. Jentiek tragutan itzitzen dauena, kontzertuetan errekuperako dau, eta herrixen kultur ofertie zabalduten lagunduko dau. Partikerarik ezta beteko, baie bizipoza irebazku, kulturie aberastuku eta herrixeri bizixe emongotzagu!
Horregaz filosofixegaz einjuz zazpi urte, eta horregaz filosofixegaz segiteko asmue daku: geukuduné egin, geukudulako, autogestiñuegaz, goguegaz eta kariñuegaz.
Beste edonok, kontzertoren bat edo berak gudauena antolatu gure badau, Kapilie zabalik dau. Kondiziño bakarrak honek die:
-Bat. Ekipue eta lekue jabon. Urtietako biherra dau hamen.
-Bi. Ordutegixe errespeta, eta ez ein zaratarik kanpuen.
-Hiru. Lekue garbitxu, eta, dirorik ataten bada, Kapilie bizirik manteniten lagundu. Iñon partikerarako ezinje gorde, hau ezta negozixo bat.
-Lau. Esandulez, gogue eta kariñue, besterik ezta biher.