20 may 2011

Erregea eta Bufoia, Bertso-Antzerkia, maiatzak 20

Nork apainduko ote du hitza hobeto da, erregea eta bufoiaren arteko borroka honetan esperimentatu nahi den jolasa. Bertsoa eta antzerkia, antzezlea eta bertsolaria.

Norgehiagoka honetan, gehiago nor izango? Tokian tokiko herrira eta egoeretara zaldunak prestatutako gaiek, erabateko bapatekotasuna emago dio emanaldiari.

Aktoreak, pertsonaia ezberdinak baliatuko ditu bertsolariaren hitzei aurre egiteko. Ez du lan erreza izango, bertsolaria errege baita hitzarekin jolasten.

Bufoiak berriz, erregearekin jolastu nahi du, burla eta trufa eginez…

Erregea eta bufoia, nor baino nor, bertsolaria eta aktorea!! Sarrerak 5 euro balioko ditu eta emanaldia gaueko 21:30etan hasiko da.
Erregea eta Bufoia
Aktore-Bufoia: Ander Lipus
Bertsolaria-Erregea: Fredy Paia
Gai jartzailea: Josu Goiko