30 nov 2012
Hitzaldia Astra eta orain? eta Busti Blackä pintxadie, azaroak 30
19 nov 2012
"FRANCAMENTE" Txirlora Antxerki Taldea, azaroak 24
"Terror y Miseria en el primer franquismo" obraren adaptazioa
Azaroaren 24an, gaueko 21:00etan, sarrera:3€
12 nov 2012
ON - HIL AIARI, azaroak 17
http://onmusika.com/
Jauko Barik, Keike, Brankan eta Xarma taldeetan aritu eta gero aurten proiektu berria aurkeztuko digute. Itsaso Gutierrez (ahotsa eta gitarran), Denis Alberdi (baterian), eta Ibai Suarez (baxuan) hirukoteak osatzen du taldea. Donostia, Berriz eta Bermeokoak dira, eta Beizama dute geltoki. Rock melodikotik abiatuta hainbat errotan blaituriko musika jorratzen dute.
Itsasoren melodiek jendartean dauden hainbat kezkaren inguruko haserrea adierazten dute, emakumearen begiradatik eta kezketatik abiatuta; hala, euskal rockaren munduan maiz abandonaturik dauden hainbat arlotaz mintzo dira; bulimia, emakumeok jasandako tratu txarrak, emakumeok euren bizitza besteen zaintzan galtzeko joeraren inguruan, etab.
Emakumeek euskal rock munduan eredu eskasia handia dutela agerian da, eta talde honek hori bera eskaintzen digu. Bere sustraietan badu emakume konpositore, gitarra-elektrikojole, abeslari eta hizki-egilea. Jauko barik taldearen sorreratik, 1998tik rock munduan aritu dena.
Ikasle Abertzaleak-ek Kongresua egingo dute abenduan, eta ON taldeak prestatu du topaketa horretarako kanta, GFermin Muguruza eta Andoni Deliriumsen kolaborazio bikainekin. Laster entzungai izango duzue.
Udan, Donostiak IZANPIRATA lehiaketako irabazle suertatu ziren, eta aitzaki horrekin, Neu Nabigatzera kanta egin zuten, Fer “Apoa”ren kolaborazioarekin.
Uztaila eta iraila bitartean beraien lehen lana grabatu dute eta azaroan kaleratuko dute, 11 kanta bilduko dituen diskoa. Bilbon grabatu da, Koba estudioetan eta Xanpe teknikari. Estudio horietan euskal eszenako lan ezagun ugari grabatu dira: Zea Mays, PILT, Rafa Rueda, Txuma Murugarren, Berri Txarrak, Ama Say, Zein, Cobra, Gu ta Gutarrak...
HIL AIARI
http://hilaiari.bandcamp.com/
Hil Aiari 2011.eko irailean Enkarterrietan sortutako hardcore taldea da, Odolaz Blai taldeak etenaldi bat egiten duenen 7 urtetako ibilbideari amaiera emanez. 2012an grabatuko dute haien lehenengo lana, bazter guztietan aurkeztuko dutena
2 nov 2012
Azaroa 2012, Zinea Zikloka; Emir Kusturika
2012 Azaroa, Zinea Zikloka; Emir Kusturika
Azaroak 11: "Gato Negro, Gato Blanco"
Azaroak 25: "Underground"
13 oct 2012
The Lurkers - The Safety Pins, urriak 12 Nuntxaku Gauak - Kapilla, Bermeo
Lehenengo diskoa "Fulham Fallout" izan zen, 1978an, eta 57. postura iritsi zen Erresuma Batuko arrakasten zerrendan. 1979ko urtarrilean "Just Thirteen" singlea kaleratu zuten, eta 2001ean, 'Mojo' aldizkariak betiko punk rock kanta onenen artean sartu zuen.
Zoritxarrez, taldearen bigarren diskoak ez zuen oihartzun askorik izan eta The Lurkers desegin egin zen zenbait urtez. 1982an berriro elkartu ziren, Clay Records diskoetxeak fitxatu zituen eta lau single eta disko bat argitaratu zituzten, baina berriz utzi zuten 1984an.
21 mar 2012
Martxoak 17, Autogestio Topaketak
Martxoan, Film & Berba
20 dic 2011
Kotilloie!! Zeu zara zeu kotilloie!, 2012 urtarrilak 1

Kotilloie!! Zeu zara zeu kotilloie!Gabon zahar gauien geuk be eztakigu zer pasak dan.
Ehun ta bat lagunentzako lekue baino ez da egongo.
Entradak aurretik hartu bidie: Kapillen, Luman, -auen... Korridu!
Bakotxak hamar euro eta traguek self serbiz (debalde).
Atie 01:00etan igiriko da, eta 02:00etan zarratu (barrotik).
Beranduau etorten danak Bruce Lee edo Olentzero edo Erregieri edo Urdangarineri deitxubikotzo (baie telefono lineak satureta egoten die normalien).
Si tu quieres bailar... arrain zopie edan!
22 nov 2011
4 nov 2011
Haragizkoa; Poesi Antzezlana, azaroak 11
Azaroak 11, barikua, 22:00etanwww.facebook.com/profile.p
"Polborea baño prestago
erexegiten da aragizko amorea"
P.A. Añibarro (1803)
"Zer ete da andra erdiaren zauria?
Sagar errea, eta ardoa gorria."
Anonimoa (XV. mendea)
Zine Zikloka, Azaroa - Abendua 2011
Domekatan (18:00). Etxekulez, eta Nestor Basterretxea aretuen baino inklinaziño handixauegaz (gitxiau ezin).Pelikulek ikusi eta gero, tertulixe filmeko musikiegaz.
Ekarri galletak, pastak, termue... Kapillen mikroondasa daku, txokolatie berotu gure bazu.
Ziklo Tarantino Part I
Azaroak 6, Reservoir Dogs - 1992
Azaroak 13, Pulp Fiction - 1994
Azaroak 20, Jackie Brown - 1997
Ziklo Guy Ritchie
Abenduak 4, Lock, Stock and Two Smoking Barrels - 1998
Abenduak 18, Snatch, cerdos y diamantes - 2000
Abenduak 25, RocknRolla - 2008
27 ago 2011
Bermioko Txosnak eta Alabatxinak 2011
Aurten be bai Nuntxaku kultur elkartie txosna ta alabatxinetan egongo gara.
Zirko asko montaten duz, ta ez gara paiasuek!!!
http://www.facebook.com/alabatxinak
13 ago 2011
25 jun 2011
Aritzatxu Rock Free!!! 2011

Uztailak 16 zapatua Pergola - Bermeo
Arratsaldeko 1etatik aurrera / A partir de la 1 de la tarde
13:00 - 13:45 Los Putos (Bermeo)
14:00 - 14:45 Bugatti (Trapagaran)
15:00 - 15:45 Sermond’s (Elorrio)
16:00 - 16:45 Norman (Eibar)
17:00 - 17:45 Boogie Van (Errenteria)
18:00 - 18:45 Screamin’ Targets (Donostia)
19:00 - 19:45 Riff Truckers (Gernika)
20:00 - 20:45 Penadas Por La Ley (Buenos Aires-Bilbo)
21:00 - 21:45 The Capaces (Barcelona)
22:00 - 22:45 Pleonakis Plektos (Barakaldo)
23:00 - 23:45 Motociclon (Vallecas)
00:00 - 00:45 NCC (Donostia)
Aritzatxu Rock jaialdiaren 12. edizio dugu aurtongoa eta Aritzatxu Rock Free!!! bezala 10 urte karpa erraldoi baten babezpean, jarraian eta bi urtez bertan behera geratu ziren edizioak pasa eta gero
Xurrumurruak xurrumurru aurten jaialdiaren azken urtea izango dala iragartzen dogu. 10 urte ez dira pasatu hala nola, jende izugarria eta lagunak ezagutu eta egin ditugu, gure herriaren izena toki guztietan ezagutzera eman dogu. Gure erara jaialdi internazional bat egitea lortu dogu eta beti doan, hori izan bait da hasiera batetik euki dogun premisteako bat.
Gauza batzuen amaierak beste batzuen hasiera suposatzen dau eta lema hori hartuta beste batean ikusiko garelakoan....ROCK FREE!!!
Con este son 12 años que se empezó con el Aritzatxu Rock, tras 2 años consecutivos de suspensión con este se celebra el X. Aritzatxu Rock Free!! bajo el manto de la carpa gigante.
Este va a ser el ultimo año en que organizaremos el festival. 10 años no han pasado asi por así, hemos conocido a gente increible y hemos hechos grandes amistades, hemos llevado el nombre de nuestro pueblo por todos los lugares convirtiendolo en un referente. Siempre y a nuestra manera hemos organizado un festival internacional y siempre gratuito como principal premisa.
El final de unas cosas supone el principio de otras, nos vemos en la proxima....ROCK FREE!!!
Ordutegiak/Horarios:
20 jun 2011
Eskerrik asko, datorren ikasturterarte
13 jun 2011
V. TXAPEL FESTA, ekainak 18 - Bazkaria
Ekainak 18an ikasturte amaierako bazkaria dogu.Izena emateko azken eguna barikua 17, helbide honetara idatzi
nuntxakugauak@yahoo.es
Eguerdian
IKASTURTE AMAIERA BAZKARIA
****************************
ZIRKO JOKOAK
****************************
Atsaldean Portotik, Manifa Poteo
Itogiñek EZ!! gorde Madalenatarako
****************************
22:00estan Bertsio Kontzertua!!!
RAMONETARRAK - UNHOLY COVERS
****************************
KARAOKE ROCK
****************************
FUEGO A LA BARRAKA!!!! eta ez ahaztu zure txapela!!
20 may 2011
Erregea eta Bufoia, Bertso-Antzerkia, maiatzak 20
Nork apainduko ote du hitza hobeto da, erregea eta bufoiaren arteko borroka honetan esperimentatu nahi den jolasa. Bertsoa eta antzerkia, antzezlea eta bertsolaria.Norgehiagoka honetan, gehiago nor izango? Tokian tokiko herrira eta egoeretara zaldunak prestatutako gaiek, erabateko bapatekotasuna emago dio emanaldiari.
Aktoreak, pertsonaia ezberdinak baliatuko ditu bertsolariaren hitzei aurre egiteko. Ez du lan erreza izango, bertsolaria errege baita hitzarekin jolasten.
Bufoiak berriz, erregearekin jolastu nahi du, burla eta trufa eginez…
Erregea eta bufoia, nor baino nor, bertsolaria eta aktorea!! Sarrerak 5 euro balioko ditu eta emanaldia gaueko 21:30etan hasiko da.
Erregea eta Bufoia
Aktore-Bufoia: Ander Lipus
Bertsolaria-Erregea: Fredy Paia
Gai jartzailea: Josu Goiko
5 dic 2010
MANI+FESTA+AKZIOA, Abenduak 10 Diciembre

Aupa jente, abenduen 10ien barikue, gura+haize jaialdixe egongo da Kapillen.egongo die:
1 - Gura+Haize fanziniearen bigarren alearen aurkezpena (tema zentrala: Komunek)
2 - Manifa+Poteo, Bermeoko portuan atsaldeko 20:00etan. Komunak Bai, Itogiñik Ez!!!
3 - Komun digno batzuk biduzela-eta, konzentraziñue Kapillen
4 - Asel Luzarragak beran testue leiduko dau, Txileko kartzelako komuneko bizipenak...
5 - Oier Guillan eta beran lagunek errezitaldixe eingo dauie, poesixe, gitarra zaratak, ahots guturalak...
http://www.susa-literatura.
6 - dj saio bat egongo da, Basnabasa proiektokuek.
http://basanabasa.blogspot.
eta
http://soundcloud.com/
http://gura-haize.org/
9 oct 2010
NUNTXAKU GAUAK ABANTE BETI !
Nuntxaku Gauak abante egon da beti, despedide bakarrak oporrak hartzieko baino eztie ezan, eta, ikasturtero eitxen dun moduen, bueltan gatoz ostabe, alamena emotera. Bermion autogestiñuegaz dabilen leko bakarrak, Kapiliek, zazpigarren urtie hasiko dau, urrixen 7xen.-kontzertueri buruzko kontuek-
Asike, Nuntxaku Gauak bizirik dau, Kapilien bizixe dau, eta bizixue be bai, kontzertuena! Eztau zahartzarorik ez zahar-etxerik, eztau zurrumurrurik ez kotilleorik, eztau DJ-rik ez antrokirik, gugaz akabako dauenik. Nuntxaku Gauek beti ezango die gaztiek, bizixek, zabalak eta negozixo bakuek.
Andramaixetan txosnie imiñi du Busti irratiagaz eta gura+haize fanziñiegaz batera. Borondate hutsegaz ibili de jentie bertan biherrien, eta ondo be elegante pasa du. Horreri danari, eskerrik asko. Eta eskerrak emoteko erarik hobiena, kontzertuek inoizkorik hobien organizetie ezango da, inoizkorik kalitate handixenagaz.
Txosnan batun dun diruegaz ekipue hobetuten jungo gara, argixetan, mikrofonutan eta baflietan gastakuz diruek. Jentiek tragutan itzitzen dauena, kontzertuetan errekuperako dau, eta herrixen kultur ofertie zabalduten lagunduko dau. Partikerarik ezta beteko, baie bizipoza irebazku, kulturie aberastuku eta herrixeri bizixe emongotzagu!
Horregaz filosofixegaz einjuz zazpi urte, eta horregaz filosofixegaz segiteko asmue daku: geukuduné egin, geukudulako, autogestiñuegaz, goguegaz eta kariñuegaz.
Beste edonok, kontzertoren bat edo berak gudauena antolatu gure badau, Kapilie zabalik dau. Kondiziño bakarrak honek die:
-Bat. Ekipue eta lekue jabon. Urtietako biherra dau hamen.
-Bi. Ordutegixe errespeta, eta ez ein zaratarik kanpuen.
-Hiru. Lekue garbitxu, eta, dirorik ataten bada, Kapilie bizirik manteniten lagundu. Iñon partikerarako ezinje gorde, hau ezta negozixo bat.
-Lau. Esandulez, gogue eta kariñue, besterik ezta biher.













