20 dic 2011

Kotilloie!! Zeu zara zeu kotilloie!, 2012 urtarrilak 1

Kotilloie!! Zeu zara zeu kotilloie!
Gabon zahar gauien geuk be eztakigu zer pasak dan.
Ehun ta bat lagunentzako lekue baino ez da egongo.
Entradak aurretik hartu bidie: Kapillen, Luman, -auen... Korridu!
Bakotxak hamar euro eta traguek self serbiz (debalde).
Atie 01:00etan igiriko da, eta 02:00etan zarratu (barrotik).
Beranduau etorten danak Bruce Lee edo Olentzero edo Erregieri edo Urdangarineri deitxubikotzo (baie telefono lineak satureta egoten die normalien).

Si tu quieres bailar... arrain zopie edan!

15 dic 2011

Jupiter Jon + Kakahueta -Rukula, abenduak 17, zapatua

Kakahuete + Rukula
http://www.kakahuete.org/
http://vimeo.com/28928018

eta Jupiter Jon
http://jupiterjon.bandcamp.com/

"Rock erritmiko, dantzagarri (ez du horrek esan nahi elementu elektronikoak dituenik) eta dibertigarria landu dute Pleiztozenozko astelehenak lehen diskoan. Disko horretako kantuak jaurti zituzten, bateriak eta baxuak markaturiko erritmo tribalez, ahots tartekatze ederrez eta ñabarduraz jositako gitarrez. Ibon Rodriguezek (Eten, Le Noise...) indar handiz sartu zuen saxoa Errege anfibioa-n eta Blurt taldearen The Fish Needs a Bike kantuaren bertsioan. Mikel Laboaren Kirru-ren bertsioa ere egin zuten. Zeresana emango du, inondik inora, Jupiter Jonen proposamen harriketar eta zinematografikoak". Gorka Erostarbek, Berria egunkarian.